Verkami erabili ahal izateko beste nabigatzaile batetik egin behar duzu. Instalatu edo sar zaitez hemendik: Microsoft Edge, Chrome edo Firefox. MIcrosoftek utzi dio erabiltzen ari zaren Internet Explorer nabigatzailea eguneratzeari eta jada ez da bateragarria webgune gehienekin.

ALTSASU (Gau Hura)

Terrorismo bilakatutako parranda gau bat. Bizitza osoa kartzelan pasatzeko arriskua. Arrisku horren erraietatik grabatutako dokumental bat.

ALTSASU (Gau Hura)

Nork sortutako proiektua

Non sortua

0
segundoak
783
Ekarpenak
30.565€
25.000€-tik
Proiektuari ekarpena egin
Proiektua ikusi Català eta Castellano

Zure saria aukeratu

Edo ekarpen batekin lagundu

Saririk gabeko ekarpena egin ezazu
Ekarpen altruista bat egin ezazu, proiektua gauzatzen lagundu nahi duzulako besterik ez

2016ko urriaren 15eko goizaldean liskar bat gertatzen da Altsasuko taberna batean; lanean ari ez zen guardia zibil teniente bat anbulantzian eramaten dute erietxera, eta ondorengo informeetan orkatil bat hautsia duela baieztatzen dute medikuek. Gaua bi atxiloturekin bukatu arren, atxilotuak handik bi egunera askatuak dira.

Hasiera batean Nafarroako Foruzainek hartzen dute gertaeren ikerketaren ardura, baina berehala Guardia Zibilak beregain hartzen du instrukzioa. Albisteak Espainiako egunkari nagusien azalak betetzen ditu, eta Altsasu bi bandotan zaitutako herri madarikatu baten traza hartzen hasten da komunikabideetan, herri zati batek beste zati bat menpean hartua eta jazarria duela diote.

Polizia operazio mediatiko batean Altsasuko zortzi gazte atxilotu eta horietako zazpi beren etxetik 400 kilometrora espetxeratzen dituzte. Terrorismoaz akusatutakoen espetxe baldintzetan atxikiak dira preso, espetxe erregimenik gogorrenean, egunean 22 orduz ziegan isolaturik, eta komunikazio guztiak interbeniturik. Fiskalak, terrorismo akusazioari heldurik 375 urteko espetxe zigorra eskatzen du zortzientzat, eta salbuespenezko auzitegitzat jotzen den Audientzia Nazionalean izango dira epaituak.

Gertatutakoak hankaz gora jartzen du zortzi gazte eta haien senideen bizitza. Presio mediatiko izugarri baten tentsiopean, eta bizitza osoa kartzelan pasatzeko arriskuarekin bizitzen ikasi behar dute.

Notizia zabaldu bezain laster Marc Parramon dokumentalgilea eta Amets Arzallus kazetari eta bertsolaria Altsasura abiatzen dira, eta bere antzinako inauteragatik ezaguna den herri horren beste aurpegi bat ezagutzen hasten dira.

Hurbileko behaketa tekniken bidez, eta begirada intimo bezain poetikoa landuz, dokumental honek istorio honen parte diren pertsona batzuen hiru urteko jarraipena egiten du, beren eguneroko bizitzetatik abiatu eta epaiketaren edo kartzelaren atariraino orpoz orpo segituz.

Bidaia hau 2016an hasi zen, herriko zenbait gazteren eta lanean ari ez ziren bi Guardia Zibilen arteko borroka bat zela eta Altsasu komunikabibe guztietan agertzen hasi zenean. Kazetari eta dokumental egile gisan zer gertatzen ari zen ulertu nahian bertara hurbildu behar genuela pentsatu genuen. Lehen eskutik ezagutu nahi genuen kasua. Oharkabe hiru urte iraungo zituen bide batean abiatu ginen.

Pixkanaka Altsasuko kasua hamarkadetako bortizkeriaren ostean gizarte batek bere zauriak josteko dituen zailtasunen islada zela ohartzen hasi ginen. Bai, argi dago Altsasuko kasua ez dela bi Guardia Zibilek gazte batzuei begia bota zietelako, edo fiskal bat obsesionatu delako gertatu, korapilo horren atzean hari luzeak daude: gatazka armatu zahar bati eta haren inertziei lotuak, eta salbuespen egoera baterako diseinatutako estatu aparatuei lotuak.

Baina euskal gatazkaz haratago Altsasuko auziak baditu jendarte osoari eragiten dioten korapiloak: terrorismo kontzeptuaren erabilera extentsiboa, gobernuaren autoritate gero eta handiagoa, botere judizialaren eta poliziaren arteko lotura... Altsasun, Minneapolisen, edo Istanbulen, bada mundu guztia lotzen duen soka bat: indar armatuen aurrean herritar arruntak bizi duen indefentsioa.

Nola uler liteke bestela, “tabernako borroka” bat terrorismo afera bihurtzea eta fiskal batek 375 urteko kartzela zigorra eskatzea akusatuentzat?

ZUZENDARIAK

Marc Parramon (Manlleu, 1977) eta Amets Arzallus (Hendaia, 1983).

Marc Parramon (ezk) eta Amets Arzallus (esk)
Marc Parramon (ezk) eta Amets Arzallus (esk)

Biografia bi ahotsetara:

Nik Marc 2016an ezagutu nuen Txipren.

Nik Amets pixka bat lehenagotik ezagutzen nuen.

Nik ez nekien Marc dokumentalgilea zenik, eta Montecarlon edo Doscbarcelonan saritua izana zenik.

Nik banekien Amets bertsolaria zela, eta Euskal Herriko txapel bat irabazia zuela.

Ni segidan ohartu nintzen Marcek kamerarako begi zorrotza eta gai minberetara hurbiltzeko sentsibilitate berezia zituela.

Nik onartu behar dut “baskitis” pixka bat badudala, baina Amets inprobisatzailea ez ezik kazetari zorrotza zela iruditu zitzaidan.

Orduan, telefonoa hartu eta ea Altsasuko kasuari buruzko dokumentala egiten lagunduko zidan galdetu nion.

Eta nik baietz esan nion.

EKOIZTETXEAK

Ezk-tik esk-ra: Alex García de Bikuña, Isona Passola, Gentzane Martínez de Osaba, Aleix Castellón
Ezk-tik esk-ra: Alex García de Bikuña, Isona Passola, Gentzane Martínez de Osaba, Aleix Castellón

Massa d'Or Produccions

1992an Bartzelonan Isona Passolak sortua. Massa d'Or Produccions etxearen filosofia talde lanean oinarritua eta munduan zehar bidaiatzen duen autore zinemagintza egiten du.

30 urteko ibilbidean hogei luzemetraia baino gehiago, zenbait dokumental, eta beste hainbat TV Movie ekoitzi ditu. Horietako batzuk aipatzearren, EL MAR (1999), MIRANT AL CEL (2008), PA NEGRE (2010) eta INCERTA GLÒRIA (2017).

Massa d'Or ekoiztetxearen izen propioetako batzuk Agusti Vilaronga, Jesus Garay, Joaquim Jorda, Mario Gas, Silvia Quer, Joan Dolç edo Laua Jou zuzendariak dira.

Marmoka Films

Marmoka Films zinemagintza independientea lantzen duen ekoiztetxe bat da. 2011n sortu zuten Gentzane Martinez de Osaba eta Alex Garcia de Vicuñak eta Bilbon finkatua dago.

Marmoka Filmsek kritikak oso ongi hartu eta nazioarteko merkatu eta festibaletan harrera ona izan duten dokumental kreatiboak ekoitzi ditu.

Ekoizle gisan Marmoka Filmsen helburua zerbait ezberdina dakarten dokumental sentsibleak egitea da, horretarako genero horrek zabaltzen dituen bide berriak urratuz.

SOINU BANDA

Maite Arroitajauregi. Mursego (Eibar, 1977).

Urteak ziren guk Mursego ezagutzen genuela:

Nik euskal mundutxoa txikia delako eta talde bat baino gehiagotan joa zelako, Anarirekin edo Lisabon adibidez. Nik Bartzelonako Heliogabal aretoan ikusi nuen lehen aldiz, bakarlari bezala, eta harritu ninduen, batez ere tradizioarekin nola esperimentatzen zuen.

Bagenekien zine munduan kolaborazio dexente eginak zituela; nik “Amama” (Asier Altuna) pelikularen soinu bandan oroitzen nuen batez ere, eta Wikipediak esan zidan Emak Bakiarena (Oskar Alegria) ere berak egina zela.

Nik, ordurako Maite pertsonalki ezagutzen nuen, Bartzelonako lagun baten bidez, gure mundutxoa ere txikia da, eta banekien “Akelarre” filmaren soinu banda egiten ari zela Arantzazu Callejarekin batera.

Biek batera ikusi genuen nola eman zioten lan horregatik Goya saria. Nik txanpaina edan nuen, nik Cava.

Baina guk sari hori eman baino lehen proposatu genion gure dokumentalaren musika egingo ote zuen.

Eta baietz esan zigun.

Crowdfunding kanpaina honen bidez lortutako dirua proiektua bukatzeko lanetara bideratuko da. Orain postprodukzio fasean dago. Horrek dakartzan gastuez gain estatu osora zabaltzeak eta nazioartera heltzen saiatzeak dakartzan gastuei ere egin beharko zaie aurre.

Hiru urteko grabazio lanen ostean hilabete luzeak pasatu ditugu edizio lanetan. Orain postprodukzioan sartuak gara. Azken lan hau ongi egitea funtsezkoa da kalitatez fintzeko dena, gero dokumentala zabaltzen hasten denean ahalik eta jende gehienarengana iristeko. Kolorearen akaberak, soinuaren doiketa eta nahasketak, artxiboaren erabilerak, kredituek, azpi idatziek, bai eta kartelen diseinu eta trailerraren promozioak, poltsikoak estutzen ditu, eta horretara bideratuko da orain lortzen den dirua.

Uste dugu istorio hau gure mugez haratago zabaltzea beharrezkoa dela, eta ahalegin horretan egingo dugu indar berezia. Hala jendeak emaniko diruaren zati handi bat azpi idatziak behar bezala egitera, zabalpenera, eta atzerriko festibaletan atea joz lanaren promozioa egitera bideratuko da.

Postprodukzio denbora behar dugun dirua jaso eta handik sei astera arte luza daiteke. Gauzak ongi joatera, Altsasu (Gau Hura) 2021eko ekainaren 15etik aurrera estrenatuko da, eta orduan ekingo diogu festibaletan zabaldu eta nazioarteko merkatua jorratzeari.

Aportazioen ordainak 2021eko hirugarren hiruhilekoan entregatuko dira.

Gehiago jakin nahi baduzu ALTSASU (GAU HURA) dokumentalaren sare sozial hauetan aurkituko gaituzu:

Twitter: @AltsasuDok

Instagram: @Altsasudok

Eta baita Massa d'Or eta Marmoka Filmsen sare sozialetan ere:

Massa d'Or Produccions:

Twitter: @Massadorprodu

Instagram: @massadorproduccions

Marmoka Films:

Instagram: @marmokafilms

Ohiko galderak

Oraindik ez dago ezer argitaratua.

Zalantza edo galderarik ba al duzu?

Egileari galdetu

38 iruzkin

Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko

  • olatz.tzalo@gmail.com

    [email protected]

    casi 3 años

    Horrelakoak egin beharko dira egia zabaltzeko. Mila esker.

  • natalia maragall

    natalia maragall

    casi 3 años

    Per les coses que valen la pena.

  • Anna Salamero Ripoll

    Anna Salamero Ripoll

    casi 3 años

    Toda la fuerza del mundo a esos jovenes y sus familias, desde Londres.

  • higueruelo

    higueruelo

    casi 3 años

    Moltes gràcies - Eskerrik asko

  • Sergi

    Sergi

    casi 3 años

    Molta sort Altasu! Sou gent de puta mare!

  • ferranl

    ferranl

    casi 3 años

    Vull fer més donatiu

  • Suso1981

    Suso1981

    casi 3 años

    Libertad

  • Sabin

    Sabin

    casi 3 años

    Aurrera bolie

  • Marijose

    Marijose

    casi 3 años

    Aurrera Altsasu!

  • Rosa

    Rosa

    casi 3 años

    Gracias por luchar por la justicia.

#01 / ¡Objetivo conseguido!

Queridos mecenas,

¡La campaña de micromecenazgo ya ha terminado! Muchísimas gracias por hacer posible este proyecto tan necesario. Con la ayuda de todos vosotros hemos podido llegar al objetivo ¡e incluso un 22% más!

Ya estamos preparando vuestras recompensas y dentro de poco las empezaremos a enviar. En vuestro correo encontraréis un formulario para que nos proporcionéis los datos necesarios para hacerlo.

¡Tenemos muchas ganas de que podáis ver el resultado!

Muchas gracias,

Equipo de Altsasu (Gau Hura)

Gure cookie propio oinarrizkoak erabiltzen ditugu gure zerbitzua eskaini ahal izateko, eta besterenak orriaren erabilera ezagutu ahal izateko. Cookie politika