Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?
2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.
Haien borrokari esker, hamarraldi luzez derrigor soldaduskara bidalitako milaka gazteen jarioa amaitu zen: libre ziren.
Aurten intsumisioak 30 urte bete ditu, gazte haiek gaur egun 50 urte dituzte eta harriduraz so egiten diote iraganari: izan zuten konbentzimenduagatik, lortutakoagatik, eta, behar bada, geure herriak ez zuelako olatu haren indarra behar bezala balioesten jakin.
Atzera ez ezik, ordea, aurrera ere begiratzen dute sei protagonistek eta seiek bide oso ezberdinak hartu dituzten arren, puntu batean bat egiten dute: mundu hobeago baten aldeko borrokak.
Aspaldiko kontuak dirudite, baina eskuin-muturraren gorakadak gaia lehen-lehen lerrora ekartzen du. Izan ere, danbor belizistak ozen entzuten dira Europa osoan.
2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak 80 minututako iraupena izango du eta protagonistak gaur egun 50 urte inguru dituzten 6 intsumitu izango dira.
Elkarrizketak, artxibozko argazki, dokumentu eta bideoak eta aurtengo Iruñeako San Ferminetan grabatuko ditugun irudiek osatuko dute filma. Honekin batera, intsumituak preso egon ziren Iruñeako kartzelaren eraisketa erakusten duten irudi esklusiboak erabiliko ditugu.
Sariei buruz
Ekarpenak 5 eurotik hasten dira eta sari desberdinak eskaintzen ditugu hauen truk: filma zine aretoetan estreinatu aurretik ikusi ahal izateko esteka, zuzendariak sinatutako Gerra Txikia -ren ale bat, filmaren kamixetak etab.
Lantaldeari buruz
Zuzendaria: LANDER GARRO
Eskarmentu handiko telebista eta zine zuzendaria. Euskal Telebistarako lan egin du 2009tik eta zinerako film laburrak, publizitatea eta musika bideoak zuzendu ditu.
Ekoizlea: IZASKUN ARANDIA (IZAR Films)
![Izaskun Arandia]
Ekoizlea eta gidoilaria. IZAR Films ekoiztetxea eta (H)emen elkartearen sortzailea. Gaur egun ondorengo proiektuetan lanean: Muga Deitzen da Pausoa, My Way Out, June, Pil Pil y 2 Urte 4 Hilabete 🎬instagram:izarfilms
Ekoizlea: GAIZKA ARANGUREN (LABRIT MULTIMEDIA)
Gaizka Aranguren Urrotz (Iruñea, 1967) euskal kazetaria da.
EITBn kazetari eta aurkezle moduan hasi zen, baina soldadutza-intsumisoa izan zenez utzi behar izan zuen kartzelan bi urterako sartu zutenean. Geroago Pamplona TVn, Canal 4n, Euskaldunon Egunkarian eta Albaitaritza aldizkarian ere lan egin zuen. 2009. urtean Labrit Multimedia ekoizpen-etxea sortu zuen, eta, une honetan bertako zuzendaria da.
Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak
Zuen ekarpenak gure dokumentala osatzeko falta diren grabaketak egiteko erabiliko ditugu. Aurtengo Iruñeako San Fermin jaietan gure protagonistekin elkarrizketak grabatuko ditugu eta dokumentala egiteko beharrezkoak diren beste elkarrizketa eta planoak filmatuko ditugu.
Aurreikusitako egutegia
Intsumisioak aurten 30 urte betetzen dituenez, filma aurten bukatzeko asmoa dugu. Hau da aurreikusitako kronograma:
Urtarrila – Ekainak 30: Garapena (lantaldea eta filmatzeko lokalizazioak konfirmatu)
Uztaila: Filmaketak Iruñean
Abuztua – Abendua: Material gehigarria jaso, ikuskatu eta muntaketa lanak.
Sariak filma amaitu ondoren, 2019ko abendua – 2020ko urtarriletik aurrera jasoko dituzue.
Informazio gehiago
Gure sare sozialetan jarrai gaitzazue
Facebook: Intsumisioa Filma eta 2Urte 4Hilabete orrialdea
Twitter: 2Urte
Instagram: 2urte4hilabete
Ekoiztetxeen webguneak
IZAR Films
LABRIT Multimedia
Zuzendariaren lanen estekak
Sorkunen Ziklomorphosia bideoklipa
Eguneroko Plazer Txikiak (Berriarentzako)
Eñaut Elorrietaren Geografiak bideoklipa
18 iruzkin
Proiektuaren mezenas bazara, Saioa hasi iruzkina egiteko
Pedro Oliver Olmo
Aúpa insumisos
Pedro Oliver Olmo
Aúpa insumisos
sergio
Aupa zuek! Ni zuei esker milia egiteaz libratu nintzen hoietako bat naiz. Beraz, gora intsumisioa eta gora gu eta gutarrak!
sergio
Aupa zuek! Ni zuei esker milia egiteaz libratu nintzen hoietako bat naiz. Beraz, gora intsumisioa eta gora gu eta gutarrak!
Lili Arantzabal Larrañaga
Nahi nuke ikus-entzunezko honek behar besteko zabalpena izatea. Horretarako egin egin behar lehenago. Zorte on!
Jauregi Atxaga
Ez nintzen lehenengoetakoa izan baino bai borrokaren parte. Nafarroan piztu zen mugimendua eta laster zabaldu zen Euskal Besarkada handi bat
Jauregi Atxaga
Ez nintzen lehenengoetakoa izan baino bai borrokaren parte. Nafarroan piztu zen mugimendua eta laster zabaldu zen Euskal Besarkada handi bat
Gorka Belasko
2urte4hilabete, intsumisioaren 30. urteurrenean!!
Andu Martinez de Rituerto Arregi
Lege bidegabeen aurka desobedientzia zibila!
Iñaki Lazkano Lizundia
Zorionak ekimenagatik! Arabako testigantza edo irudiak nahi badituzue jarri nirekin harremanetan!